Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Maroko eta EB arteko arrantza-akordioari ez

2013/12/10

Europako Parlamentuan Maroko eta EBren arteko arrantza-akordioa eztabaidatzen ari da eta bihar bozkatuko da. Aralarrek herri saharauiaren eskubideak defendatuko ditu kontrako bozka emanez.

EBren eta Marokoren arteko akordioak Mendebaldeko Saharako urak ere hartzen ditu. Interes ekonomikoak lehenetsi dira, Espainiakoak eta Frantziakoak tartean, eta bazterrera utzi dira herri saharauiaren eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea.
Akordioak nazioarteko zuzenbidea argi eta garbi urratzen du. Maroko indar okupatzailea da eta ez du subiranotasunik Mendebaldeko Saharan. Nazio Batuen erakundearen arabera Mendebaldeko Sahara lurralde autonomoaren estatusa du. Ondorioz, Marokok ez du eskubiderik Mendebaldeko Saharako baliabide naturalak ustiatzeko eskubiderik.
Inaki Irazabalbeitiak azpimarratu du ‘Akordioak herri saharauiak bere baliabide naturalak ustiatzeko duten eskubide esklusiboa jazo behar zukeen eta Saharako urak kanpoan utzi’. Horren ordez, Marokok giza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzeari buruzko aipamen hipokrita bat baino ez da egiten.
Espainiak traizio egin zion 1976an herri saharauiari kolonizatzaile moduan zituen betebeharrei muzin egin eta lurraldea Maroko eta Mauritaniaren esku laga zuen. Orain Europako Batasunak traizionatu ditu bai herri saharauia eta bai bere oinarrizko printzipioak arrantza-akordioarekin giza eskubideen defentsari uko egin diolako.