Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Basapiztia-saldoaren kasuaz minez

2018/04/26

Egia esan ez nuen espero 2016ko Sanferminetan bortxaketa burutu zuten bost gizasemeak hain erraz libratuko zirenik zigor eredugarri batetik.

'La manada' esaten diote bere buruari. Ez du hitz horrek konnotazio negatiborik gaztelaniaz, animalia-talde moduan definitzen du RAEk eta 'manada de pavos' ematen du adibideen artean. Euskaraz ordea, ez da gauza bera. Kasu honetan euskaraz animalia-saldo/talde/tropel/samalda/sail/aldra moduan emango bagenu, errealitateari iskin egingo genioke. Izan ere, basapiztia edo patari dira bipedo horiek definitzeko hitz egokiagoak.

Nola kalifikatu epaiak eragin didana? Nazka, higuina, enpagua, susuma, gogaita, naga eta hastioa aipa nitzake alde batetik. Bestetik, amorrua, errabia, beltzuria, haserrea, irakidura, furia, ernegazioa, amorrazioa, sumina, hira eta kolera ere aipa nitzake. Alabaina, bi hitz-segida horien baturak definitzen du egokien nire egoera.