Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Tax Leasearen aferan Europaren politika industrialik ezaren icebergaren tontorra da

Inaki Irazabalbetia Aralarren europarlamentaria Almunia komisarioak Tax Leaseren aferari buruz egin duen prentsa aurrekoan izan da eta larritzat hartu du Komisarioen Kolegioak hartutako erabakia.

Nahiz eta Batzordeak hartutako erabakia duela hilabete espero zena baino hobea izan da euskal ontziolen sektorearentzat 2007tiko laguntzak hartuko direlako kontuan. Alabaina horrek ez du esanahi ona denik. Erabakia txarra da ontziola-sektorea desagertzeko arriskuan uzten duelako. Irabazablbeitiak adierazi duenez, 'nahiz eta Almunia jaunak ontziolen sektorearen etorkizunari eragingo ez dion adierazi duen, ez da horrela izango, kaltea egina dagoelako jada. Euskal ontziolek kontratuak galdu dituzte jada'.

Almuniaren adierazpenetan garbi gelditu da Espainiako gobernuak afera guzti honetan jokatu duen paper tristea. Bere garaian ez zion EBri Tax Leasearen berri eman, bere betebeharra zen bezala, eta horrek ekarri du Batasunak prozesuarekin berandu hastea.

Aipatzekoa da ere Almunia jaunak garbi utzi duela laguntzak inbertsorek itzuli beharko dituztela eta ez untziolek elkarren artean dituzten kontratuetan bestelakorik badioen ere. Garbi gelditu  da Almunia jaunaren agerpenean Espainiako estatuaren erantzukizuna izan dela prozesu honekin hain berandu hastea batzordeak aztertzen eta erabakiak hartzen eta ez tax-lease abian jarri zenean 2005ean Espainiak ez bait zion batzordeari inongo komunikaziorik egin egin behar zuen moduan. Irazabalbeitia adierazi du, 'Horrek  garbi uzten du berriz ere Espainia ez dela estatu serio bat eta huts egiten duela bere betebeharretan. Beste arrazoi bat euskal estatu propioa aldarrikatzeko.'

Irazabalbeitiaren iritziz, arazoaren muina beste bat da eta ontziolaren egoera icebergaren tontorra bat baino ez da, izan ere Europako Batasunak ez du  politika eraginkorrik Europako industria defendatzeko hirugarren konpetentzia desleialaren aurrean . izan ere badakigu hirugarren estatuetako baldintza sozialak, baldintza ekonomikoak eta ingurugiro-baldintzak ez dituztela betetzen Europako estandarrak. 'Beraz dumping egoera batean gaude eta Europak neurri eraginkorrak hartu beharko lituzke, fiskalak esaterako, Europako industria defendatzeko?. Antzeko hitzak bota zituen Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak orain dela egun batzuk Madrilen Hortaz galdera bat egin dio Aralarrek Batzordeari galdetuta ea bat egiten duen Schultz jaunaren iritziarekin eta ea aztertzeko asmorik ote duen Europako industria defendatzeko neurriak indarren jartzea.

Tax Lease

Tax Lease

2013/07/10

Almunia komisarioaren egitasmoak, mehatxua dira euskal untzioletako langileentzat