Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Europako Batzordeak herritarrak arbuitatu

2014/09/16

Herritarren ekimenaren bidez Europako Batasuneko herritarrok badugu Batasunaren politiketan eragiteko tresna. Kamutsa, hala ere.

Europako Batzordeak herritarrek proposatutako ekimenak gelditzeko aukera du indarrean dagoen araudiaren arabera.  Horixe gertatu da TTIP eta CETA akordioen negoziazioa bertan behera uzteko eskatzen zuenarekin. TTIP AEBkin negoziatzen ari den merkataritza-libreko akordioa da eta bigarrena Kanadari dagokiona. Diadaren egunean jakin zen erabakia.


Bi horiei buruz badugu kezkatzeko arrazoiak Europako herritarrok bai edukiari buruz, liberalismoaren hedatzea ekarriko duelako, baita negoziatzeko moduaz ere, ez baita gardentasuna ezaugarrietako bat.


Hori guztia kontuan hartuta Europako hainbat mugimenduk eta erakundek akordio horien negoziazioa gelditzea eskatzen zuen herritarren ekimena jarri zuten abian. Tamalez, Batzordeak desegokitzat jo eta ez du onartu. Beste behin, herritarren ahotsari entzungor egin diote Bruselako erakundeek. Arrazoi juridikoak erabili ditu Batzordeak, baina finean politikoak dira.


Batzordeak herritarrak eta bere ordezkari den Europako Parlamentua TTIP eta CETA negoziazio-prozesutik kanpo uzteko estrategia bat duela frogatzen du gertatutakoak. Parlmentuan ere ugari dira TTIP eta CETAri buruz kezka agertzen duten diputatuak. Garbi dago lobyyek herritarrek baino indar handiagoa dutela eta Batzordea lehenen interesei egiten diela jaramon.


Pentsatzekoa da Batzordearen erabakiak mugimendua ahuldu baino indartu egingo duela. Horrela izan bedi.


Informazio gehiago: http://stop-ttip.org/